2009/06/28


trena, edo igul trAn-a.
aurretik ni, kristelari kontuke.
abesti hori hasi da, abesti parasitoa;

-zugaz bakarrik, berbarik ez,
kontu bat, kontu bi,
ni pozik.
Halako baten Idoiakaz bete da lekue

eta itxo ein naz.-




.

2009/03/29


sakon-sakona da itsas hondoa;
sakon-sakona, ilun-iluna...
kolorinetako arrainak beltzak dira "sakon-sakontasunean".
ura bera ere, beltz.
bada... esaten da, ostadarra ur gazian murgiltzean txiki-txiki egiten dela,
txiki txiki, "konfetizkoa" bailitzan.
Iluntasuneko-koloriñen-argitasunaren erregin,
eztanda batez margolan bat osatzen du urazpian.

hara ba, gizakiontzako apreziagaitz :
gurean ("en tierra firme", alegia) ez dugu berdintasunean sinisten.





.

2008/12/04

lullabies edo dana dalakue.





illargixe maitxasunez hil biherrien euen (barriro),
horrenbeste maitxeban euzkixe!
Behin, gabari eskatu eutzon egune eiñ arren kalien geratzen isteko.

Heldu zan ba goiza...(...)
...haixe ikustien hain sentitxu eban poz handixe,
ezin ixebala beste iñogaz halako geuze edarrik konpartidu.

Halan sortu ei zan eklipsie.



.

2008/09/14

2008/09/08

GOrriz


- Parkatu, berandu nator...

- Euria da. Ziurrenik Idoiak zapata gorriak jantzi ditu.

- ... auto bik elkar jo omen dute eta bidea itxita egon da ordu erdiz...

- Idoiak zapata gorriak jazten dituenean euria da beti.





Batuezinak diren bi hari dira sarritan gure elkarrizketak;


nik, korapiloak goraipatzeari ekin diot hariak noiz batuko ote itxaron bitartean.

eta bai, nahiko nukeena baino maizago izaten duzu Idoia mintzagai.


(...) Bihar zapata gorri batzuk erosiko ditut.






2008/08/15

"oposa"-ketak



- Agur!


Banoa!


Ez etorri!


Ez idatzi!

Esanak eta gurak kontrajartzen diren uneengatik.


2008/08/07

osorik.



Laurogeita pikuko telebistek itzalita ere ilunetan igortzen duten argi hori,
hain ahula baina nabarmena aldi berean,
logela honetako "bizi-presentzia" bakarra da une honetan.

"Ba bai, telebista ikusten dut, eta zer¿?!" esan zidatenekoa gogoratu dut.

...eta lo egiteko apropos izan daitekeen pentsamendu horietako bati hasiera eman diot:

Gaur txori izatea dela onena dut eritzi.
"klaro, nork ez du ba hegan egin nahi?" pentsa daiteke, baina ez.

Txikitan amonak "ai, honek umiek txitxilez jaten deu!" esaten zidanekoa da gau hontako oroitzapenen estreinuko emanaldia, sarrera: 65 ardi latx kontatzea.

Hori ba! Txori izatea da kontua: hemendik pixkatxo bat hartu,
hortik beste zerbait, urrunago apurtxo bat gehiago...
hots, zizka-mizkaka ibiltzea (edo han-hemenka "pikatzea" alegia).

Inoiz ezertan maisu izatea baino, osotasunez ezer ez, baina askotariko puska bana biltzea lortzen duenari aberats deritzot nik.

...eta telebistatik ere beste apurtxo bat, noski,
ohean part botata, ilunetan, laurogeita pikuko altxorraren pantaila-argi grisa baino ez bada ere.

Resulta que hoy es más completo lo que se llena de pequeñas variedades que lo que rebosa de homogeneidad.